XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gipuzkoako hamar ikastola astronomoak prestatzen Egin duten lana adierazteko erakusketa ireki dute Ikasbiden. J. A. Donostia.Donostiako Ikasbide ikastolan Nasakoek enbidia pitin bat sentitzeko moduko erakusketa zabaldu dute, artilugio eta tresneria rudimentario batzuei eta irudimen pilo bati esker ortziaren funtzionamendua ikus bait daiteke oso minutu gutxitan, tramankulu horien
Teleskopio horietako bat Ramon Nazabal, esperientzia honen aitarena da, New York ikasketa egiten ari zela zaletu eta hasi baitzen lehen teleskopioa egiten.
Bizpahiru urtetako esperientzia horren berri emateko Ramon bera, hamar ikastoletako ordezkariak eta Federakundeko ordezkariek bildu ziren.
Ludiaren errotazioa esplikatzen duen artilugio mekanikoa, ilargiaren faseak erakusteko kaxa majikoa, planeten sistema adierazten duen kartel erraldoia eta artizarraren bueltan gure
Erakustokiaren ondoan bidaia espazial bat egiteko moduko gela ilun bat jarri dute barruan laberinto zerutiar batekin.
Han barruan sartzeko astronauta trajea jantzi behar da eta Tibeteko monjeen kanta lugubre
Erakustoki horretan astronomiako klase horietan haurrek egindako lanak ere jarri dituzte eta nolabait projektua martxan jarri zenetik egin duten bidea agertu dute.
Ramon Nazabalek, projektu
Ikasbide eta Orixe Donostian, Errenteria-Pasaian, Hernaniko bi ikastoletan, Urnietan, Besainen, Orion eta Legorretako Herri eskolan daramate esperientzia hau eta ikastola horietako arduradunak ere hor bildu ziren.
Hamar egunez egongo da erakusketa zabalik eta ikastola guztiei zabaldu zien arduradunek gonbita esperientzia horren berri jakitera hurbil daitezen.